Te llamamos
Zuntz eta mugikorreko eskaintzak
Zuntza 600 Mb + Mugikorra 30 GB
Zuntza 600 Mb + Mugikorra 70 GB
Zuntza 600Mb + Finkoa
Zergatik kontratatu mugikorra tarifa Guuk-ekin?

Kalitatea eta estaldura

Zuntz azkarrena eta estaldura mugikorra ditugu lurralde nazionalaren %98n.

Zure eramangarritasuna kudeatuko dugu

Zure zenbakiarekin etortzeko aukera duzula ziurtatzen dugu beti, zuk ezer egin beharrik gabe.

Doako instalazioa eta routerra

Ez dugu alta- edo instalazio-kuotarik; hortaz, Guuk-era etortzea musu-truk aterako zaizu.

Erraztasuna eta aurrezpena

Tarifa errazak baino ez dituzu aurkituko hemen, behar duzuna bakarrik ordain dezazun.

Iraunkortasunik gabe

Gelditzen bazara, hala nahi duzulako izatea nahi dugu. Nahi duzunean joan ahalko zara, zigorrik gabe. Hitz ematen dizugu.

Hemengoak gara

Bai, zeu bezala. Horregatik, zure hizkuntzan hitz egiten dugu, eta zure zalantza eta beharrizanak ulertzen ditugu.

Guuk-eri buruz
Kaixo. Hemengoak gara. Zu bezalakoak gara. Paregabeak gara. Bere kultura zaharraz nahiz bere etorkizun handiaz harro dagoen lur batekoak gara.Horregatik, egunero lan egingo dugu gure herriaren balioekiko errespeturekin, konfiantza harremana sortzeko, hitzetan eta ekintzeetan oinarrituta. Xehetasun txikiak zainduz, distantzia handiak markatzeko asmoz. Eta benetako konexioa lortzeko eta, batez ere, benetako konexioa lortzeko.